Euskaraz Jauntzi Hadi Eta Haugi



Argi handirik gabe, bagare hameka Gehienetan gabiltza dudan ilunbeka Gaur egun hemen dugu, gurekin AEK Euskaldunak agertu ez ibil gordeka Ta euskara erabil ahoa beteka Euskaraz jauntzi hadi ta haugi lasterka

A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara A-E-Kz jauntzi hadi

Euskara da batzuntzat, hizkuntza lehena Aiten aitek mendetan zaindu daukutena Beste batzuntzat aldiz berreskurapena Edo osoki ere ikasi dutena Zaindu dezagun zaindu gurea den dena Jauntzi hadi ta haugi ez izan azkena

A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara A-E-Kz jauntzi hadi

Herri huntan gehienek mintzatuz erdara Maizenik gure euskara, doa errekara Euskararen beharra, zabalduz plazara Bultzada bat ematen saiatuko gara

Elgarrekin joanez, AEK egunera AEKz jauntzi hadi ta haugi sarara

A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara AEKz jauntzi hadi

Autor: Skalariak